Gerria mugitu, besoak astindu eta ahoari eragin... zeinek asmatuko guztiarekin?

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Karten kolorea hartu zuen Ereñotzuk, aurreko ostiralean, eta lokatzaren marroia, igandean, mendi lasterketarekin. Baina ostegunetik, festen kolore alaiak dira nagusi, eta asteartera arte, ez du alaitasun hori galduko.
Ugaldetxon izan baziren aurreneko ekintzak herenegun, atzo eman zieten hasiera ofiziala San Antonio jaiei, euskera ikasten ari diren auzotarrek txupinazoa botatzearekin batera. Musika izan zen nagusi gero, afariaren aurretik, bitartean eta ondoren.

Musika eta dantza, gaurko osagai nagusiak
Atzoko giro ederrak, gaur izango du segida Ereñotzun, eta musika eta dantza izango dira osagai nagusiak. Puzgarriak jarriko dituzte goizean, eta arratsaldean ere, haurrak izan­go dira protagonista, jaialdiarekin: dantzak, jolasak... Abere dema ere antolatu dute, arra­tsaldearen bukaeran, eta Laio­tze­kin bi saio izango dira eguna bukatzeko... Baita berandu bu­katu ere!

Sagardo dastaketa eta bertso jaialdia, bihar
Gaur berandu bukatu bai, baina bihar goiz hasi beharko dute, denak jarriko baititu martxan, Hernaniko txistularien dianak. Bola eta toka txapelketarako deia izango da hori, eta pala eta esku pelota partiduak ere izango dira goizean. Eguerdian, berriz, sagardoa izango dute gozagarri, zazpi sagardotegitako sagardoaren dastaketarekin.
Arratsaldeko giroa, berriz, bertso saio eder batek jarriko du Ereñotzun, bost bertsolari haundirekin: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Julio Soto, Oiha­na Iguaran eta Ane Labaka igo­ko dira taula gainera, doinuak eta errimak jartzera.

Ttarlako eta Ereñotzuko dantzariek, emanaldia
Baina horrekin ez dira bukatuko festak, jaiei izena ematen dien eguna asteartekoa baita. Eta San Antonio eguna ospa­tze­ko, herri kirolak izango dira aurrena, harrijasotzaile eta aizkolari sonatuenekin; ber­tsoak ondoren, Jexux Mari Ira­zu eta Agin Labururekin; eta dantza emanaldia azkenik, Ttarla taldeko eta Ereñotzuko dantzarien eskutik.
Festak agurtu aurretik, afaria egingo dute frontoian, norberak eramandakoarekin.

 

SAN ANTONIOAK 2017

 

GAUR, larunbata
11:00-13:00, Puzgarriak frontoian. 
Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta:
16:30etan hasita, gaztetxoen dantza, jolasak...
Ondoren, txokolatada guztiontzat.
19:00, Abere dema futbol zelaian: Imanol ‘Paolla’-Andoni Mendizabal.
20:30-21:30, Laiotz taldearen aurreneko saioa.
00:30, Laiotz taldearekin parranda goizaldera arte.

BIHAR, igandea
08:30, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.
09:30-11:30, Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketarako saio puntuagarria.
11:00, Pelota partiduak: 
- Emakumeak Paleta Gomaz: Goikoetxea-Arrieta/Irazustabarrena-Eizmendi
- Gizonak Eskuz: 
Salaberria-Etxebeste/Esposito-Mariezkurrena; 
Olaizola I-Lizeaga/Olazabal-Aizpitarte
12:00, Sagardo probaketa Plazan, Ur Mia elkarteak antolatuta.Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre Gain.
18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Julio Soto, Oihana Iguaran eta Ane Labaka.

EKAINAK 13, asteartea
12:00, Herri Kirolak Ereñotzuko Plazan. 
- Harri jasotzaileak: Aimar irigoien-Urtzi Telleria.
- Aizkolariak: Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugerza.
Ondoren, errifaren zozketa eta ber­tsolarien saioa: Jexux Mari Irazu eta Agin Laburu.
18:00, Ttarla taldeko eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia, frontoian.
20:00, Afaria frontoian, norberak etxetik dakarrenarekin. Edariak, aulkiak eta mahaiak Jai Batzordeak jarriko ditu.
Jaiei amaiera emango zaie suziriekin.


SAN ANTONIOTAKO ELIZKIZUNEN EGITARAUA
BIHAR, igandea: 10:00etan, meza nagusia.
Ekainak 13, San Antonio egunean: 08:00etan meza, eta 10:30etan meza nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!