San Joanak, muserako

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Aurten aurrenekoz, San Joanetako Mus Txapelketa Mistoa antolatuko du Kronikak. Ekainaren 24an egingo da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Gay Murren. Egun horretan bertan eman ahal izango da izena, 16:30etan, baina dagoeneko hartu daiteke lekua, jon@kronika.eus helbidera idatzita edo 943 33 08 99 telefonora deituta. Bikoteko, 20 euro ordaindu behar dira, eta bikotea genero ezberdinetako partaideek osatu beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!