Ikasgela erabilgarri, ekainean zehar

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Ekainean zehar ikasi behar duenak ez du aitzakiarik izango; tokirik, behinik behin, ez baitu faltako. Kultur etxeko areto egokitu da, eta bertan mahaiak jarri dira, behar duenak, ikasteko gela moduan erabili ahal izateko.

Goiz eta arratsaldez irekiko da ikasgela, ekainean.

Goiz eta arratsaldez, irekita
Ikasgela erabili nahi duenak goiz eta arratsaldez izango du aukera; goizetan, 08:30etatik 13:30etara, eta arratsaldetan, 15:00etatik 20:00etara.
Gela erabili ahal izateko, kultur etxeko bulegoan eskatu beharko da giltza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!