Aurten ere, bosgarrenez segidan, 4x4 Trial kotxeen erakustaldi ikusgarriarekin gozatzeko aukera izango da berriro, Astigarragan.
Aurrena, kotxeen erakusketa jarriko dute, eta ondoren, zirkuitu malkartsuetan barrena nola moldatzen diren ikusi ahal izango da. Baina azken orduko aldaketa dela-eta, kotxeen erakusketa ez da Joseba Barandiaran plazan egingo, Bidebitarte poligonoan baizik.
Goizean, erakusketa
Eguna hasteko, kotxeak martxan jarri baino lehen, nolakoak diren gertutik ikusteko aukera izango da.
Guztira, hogeiren bat kotxe bilduko dituzte, baina ez Joseba Barandiaran plazan, hasieran aurreikusi bezala. Bidebitarte poligonoan izango dira, goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00ak bitartean.
Erakustaldia, arratsaldean
Kotxeak martxan eta lanean ikusteko tartea, berriz, arratsaldean izango da, poligonoan bertan; arratsaldeko 16:00etan hasiko da ikuskizuna.
Bertan, zulo eta lokatz artean gora eta behera ibiltzeko kotxe hauek daukaten gaitasunaz eta pilotoen abileziaz gozatzeko aukera izango da. Sarrerak bi euro balio ditu.