Tarteko helmugak irabaztea lortuta, talde lanera Semperena

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Euria goian-behean egin bazuen ere, lan ona egin zuten txirrindulari astigartarrek joan den asteburuan.
Alebin eta infantilak Usur­bi­len, Xanti Eizagirreren Me­mo­rialean izan ziren: Tasio Sem­perenak 7garren egin zu­en; Aketza Boladok, 16ga­rren; eta Unax Aramburuk 24ga­rren.
Kadeteak, berriz, bi lasterketetan aritu ziren. Larra­be­tzun, Telmo Semperenak tal­de­ko kideari, Alexander Fer­nandezi laguntzea zuen helburu, Gaztetxoak Torneorako puntuak lortzeko; seigarren egiten lagundu zion, sailkapen orokorrerako 14 puntu gehituz.
Gasteizen, berriz, taldekidea laguntzeaz gain, tarteko helmugetako saria zuen helburu Semperenak, eta baita lortu ere. Puntu hori baino 500 metro lehenago, erasora jo zuen, eta saria irabazita, taldekideari laguntzen eman zuen berriro.
Juniorrek, bestalde, San Juan Proba izan zuten jokoan, Lierniara eta Ergoenera hiru igoerarekin. Urko Semperenak hartu zuen parte, azken lesioen ondoren aurrenekoz, eta asko sufritu ondoren, 17garren egitea lortu zuen.

Anoeta, Lezo eta Bergaran gaur, eta Oñatin bihar
Asteburu honetan ere beste hiru proba izango dituzte txirrindulari astigartarrek.
Gaur, juniorrak Anoetan ariko dira, 09:0etan; alebin eta infantilak, Lezon; eta kadeteak, Bergaran. Kadeteek bihar ere lan egingo dute, Oñatin. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!