Hiru final asteburuan, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Finalez final igaroko dute asteburua, pilotari goizuetarrek. Napar Joko­etakoa izanen dute Ituren eta Apezetxeak, Salaberria anaien kontra, benjaminetan, aurreko astean irabazi ondoren. Elkarren kontra ariko dira txapelaren bila, gaur 09:30etan Labriten. Eta alebinen finalean, Oihan Etxeberria eta Beñat Apezetxea ariko dira, bihar 11:00etan Labriten, Oberenaren kontra. Etxeberriak eta Apezetxeak, beste final bat ere jokatuko dute: Barañainen, gaur 09:30etan. Eta hirugarren partidu bat ere badaukate, bihar 16:00etan Lizarran (final laurdenak). Iker Salaberriak, azkenik, Añorgan jokatuko du gaur, 10:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!