Etxe hutsak alokatzeaz, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Saio informatiboa antolatu dute datorren ostegunean, Goizuetako udaletxean, etxe hutsak alokatzeari buruz: Alokatu zure etxe hutsa Nasu­vin­saren bidez. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta bi hizlarik eskainiko dute saioa: Javier Etayok, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza saileko ordezkariak; eta Jose Maria Aierdik, Nasuvinsako kideak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!