Dagoeneko jokatu dituzte 11 partidu, Aranoko Pala Txapelketan: mutilen torneoan zortzi, aurreko bi astelehen eta asteazkenetan jokatutakoak; eta nesketan hiru, herenegun jokatu zirenak.
Eta datorren astean, beste zortzi partidu jokatuko dituzte. Mutilek, bi partidu dauzkate astelehenean: Loidi-Amas/Ruiz-Zubimendi; eta Gelbentzu-Mitxelena/Jonander-Loitegi. Eta asteazkenean beste bi: Salegi-Lozano/Eztebe-Ganix; eta Arregi-Urreaga/Kerejeta-Legarreta. Bi egunetan, 19:00etan hasiko dituzte partiduak.
Neskek, berriz, asteartean daukate zita, lau partidurekin, 17:30etatik aurrera: Garbiñe-Axpi/Edurne-Kris; Ixiar-Joana/ Idoia-Naroa; Edurne-Kris/Ixiar-Joana; eta Eider-Emeren/Idoia-Naroa. Orduerdiro izanen dira.
16 bikote, guztira
Mutilen artean, bederatzi bikote ari dira lehian, bi multzotan banatuta; multzo bakoitzeko hiru onenek eginen dute aurrera. Nesketan, berriz, zazpi bikote daude, eta denek denen kontra jokatu beharko dute aurreneko fasean.
Finala uztailaren 16an izanen da, igandean, eta bazkaria eginen dute ondoren. Bazkarirako, astebete lehenago eman beharko da izena.