Bazkarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Urtero bezala, bazkari herrikoia antolatu du Sutu Hernanik ekainaren 25e­rako, Koadrilen Egunerako, eta jakinarazi dute dagoeneko salgai daudela txartelak. Garin, Aker eta Goiz Argin erosi ahal izango dira eta bi prezio desberdin izango dira: langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte; langileek, aldiz, 15 euro. Zeliako eta beganoentzako menua izango da, eta txartela erostean jakinarazi beharko du horietako bat nahi duenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!