Manifestazioa antolatu du Gure Esku Dagok gaur Bilbon, Erabakitzeko prest lelopean, eta Hernaniko taldeak bertaratzeko deia luzatu du. Horretarako, autobusa antolatu dute, eta Atsegindegitik aterako da arra-tsaldeko 15:00etan. Oraindik txartela eskuratu daitekeela jakinarazi dute; Gure Esku Dagoren lokalean, Andrekalen. Manifestazioarekin ondorengo mezua helarazi nahi diete erakunde eta eragileei: «erabakitzeko prest gaude eta libreki eta demokratikoki galdetuak izan nahi dugu Euskal Herriaren etorkizun politikoa erabakitzeko».