San Joanetako hasiera eta bukaera berezia eskaini nahi du Udalak, eta beste behin, aukera emango die hamabi herritarrei hori Udaletxeko balkoitik bizitzeko. Hain zuzen, sei herritar igoko dira herriko etxera txupinazoan, eta beste sei, festen bukaeran. Horretarako, eskaera egin dezakete Hernanin erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoek, hilaren 17ra arte, Herritarren Harrera Zerbitzuan. Hilaren 19an, eguerdiko 12:00etan aukeratuko dira herritarrak, zozketa publiko bidez.