Legealdiaren erdia pasata programaren eta emandako pausuen balorazioa egingo du gaur EH Bilduk, herritarrekin, Herri Bilgunean. Goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00ak bitarte, bilduko dira Biteri kultur etxean.
Bi zati, mintegiak
Herri Bilgunea bi zatitan banatuko dute: aurrenekoan, legealdiaren balorazioa egingo dute, lantaldetan; eta bigarrenean, hurrengo urteetarako aurreikusten diren helburuak eta proiektuak aztertuko dira.