Lehiaketa irekia abiatu du Goizuetako Udalak, Zubimuxu aterpetxearen zerbitzua alokairu bidez kudeatzeko. Ekainaren 12tik uztailaren 6ra aurkeztu daitezke proposamenak, udaletxean edo postaz. Kontratua hiru urterako izanen da, eta urtero luzatu daiteke, gehienez 9 urtera arte. Urteko balio estimatua, BEZik gabe, 2.480 eurokoa da. Baldintzen pleguak eta gainerako agiriak, ikusgai daude www.goizueta.eus web orrian, edo udaletxean bertan (09:00etatik 12:30etara).