Ikastaroak proposatzeko aukera, 2017-2018rako

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Datorren ikasturteari begira, ikastaroak proposatzeko epea zabaldu du Goizuetako Udalak: www.goizueta.eus web orrian dagoen inkesta bete behar da. Bakoitzak bere proposamen zehatza egin dezake, eta gutxienez bost eskaera berdin jasotzen badituzte, aurrekontua eskatu eta apuntatzeko epea zabalduko dute. Hori bai, ikastaro bat aurrera ateratzeko, gutxienez 8 lagunek eman beharko dute izena. Aurreko ikasturteko ikastaroen aurrekontuak, Udalak eskatuko ditu zuzenean, eskaerarik jaso gabe. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!