Finala jokatuko du gaur Endika Arizmendi jubenilak, trinketeko Euskal Herriko Txapelketan. Buruz burukoa jokatu du hernaniarrak, eta Herriaren taldeko pelotari arabar bat izango du aurrean. Iruran jokatuko da finala, 17:00etan; eta atzo Herriartekoan aritu bazen ere, faborito izango da hernaniarra.