Ehunka lagun korrika, axeria ezin harrapatu!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Aurten ere bota die erronka, herriko eta inguruko korrikalariei, CD Hernaniko atletismo sailak: ezetz axeria baino azkarragoa izan! Eta urtero bezala, ehunka lagunek helduko diote erronkari, datorren larunbatean, Azeri Bila lasterketan.
19garren edizioa izango du probak, eta Urbieta kalean el­kar­tuta, arratsaldeko 18:30etan abiatuko dira denak axeriaren atzetik, axeriak berak aurreskua dantzatu ondoren.
Ibilbidea ere, urteroko berdina izango da: 9 kilometro, he­rri­an barrena hiru itzuli eginez.

Izenematea, zabalik
Lasterketan parte hartzeko, da­go­eneko zabalik dago izenematea, www.kirolprobak.com web orrian. Txip horia dau­katenek, 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta txip txuria (alokairukoa) behar dutenek, 11 euro.
Internet bidez, ostiral gauera arte apuntatu daiteke. Bes­te­la, egunean bertan ere izango da aukera, irteera puntuan, arra­tsaldeko 16:00etatik 18:15etara; 16 euro izango dira orduan.
Aurrez izena eman dutenek ere, ordutegi horretan jaso be­harko dute dortsala, irteeran.

Aurretik, haur eta gaztetxoak
Baina helduek bakarrik ez, hau­rrek ere izango dute parte har­tzeko aukera. Proba nagusiaren aurretik egingo dira, txikienak: Haur Hezkuntzakoak 17:30etan (100 metro); Lehen Hezkuntza 1 eta 2koak 17:40etan (300 metro); LH 3 eta 4koak 17:50etan (600 metro); LH 5 eta 6koak 18:00etan (1.200 metro); DBH 1 eta 2koak 18:10etan (2.400 metro); eta DBH 3 eta 4koak azkenik, 18:30etan helduekin batera (4.500 metro).
Horietarako ere, zabalik da­go izenematea: astelehen, astearte, ostegun eta ostiralean, arratsal­deko 18:30etatik 20:00etara, CD Hernani atletismoren lokalean (atletismo pistaren ondoan); edo egunean bertan, 16:00etatik aurrera, irte­era puntuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!