Ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta hori ospatzeko, jaialdiak egiten ari dira herriko ikastetxeak. Aurreko asteetan izan ziren Urumea eta Langilekoak, eta gaur egingo dute beraiena Elizatxok eta Inmakuladak. Ikasleen emanaldiekin hasiko dira biak: 10:30etan Elizatxokoa, patioan; 12:00etan, Inmakuladakoa, Sandiusterrin.