Beste urte batez, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Udalak eta Hernaniko Gure Esku Dagok. Atzo egin zuten sinatzeko ekitaldia, eta bertan izan ziren Luis Intxauspe alkatea, eta Jesus Uzkudun, Hernaniko Gure Esku Dagoren ordezkaria.
Diru-laguntza, taldearen ekintzak sustatzeko
Udalak prentsa-ohar bitartez azaldu duenez, aurten ere, 9.000 euroko diru-laguntza emango dio herri mugimenduari. Izan ere, «Gure Esku Dagoren Hernaniko taldea 2013tik ari da gure herriaren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidearen alde lanean. Herritarren artean eskubide horren garrantzia plazaratzeko ekintzak, sentsibilizazio kanpainak eta abar antolatzen dituzte urtean zehar».
9.000 euroko laguntza emango dio Udalak.
Manifestazioari, babesa
Aukera aprobetxatu du Udalak, Gure Esku Dagok gaurko Bilboko kaleetan barrena antolatu duen manifestazioari babesa adierazteko, baita herritarrak bertan parte-hartzera animatzeko ere.