San Joan txapelketaren finalak, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 9a, 02:00

Umeen San Joan txapelketa jokatu dute Hernaniko palista gazteenek maiatzean zehar, eta gaur jokatuko dituzte finalak. Denera sei partidu izango dira, eta CD Hernaniko infantil (haurra) eta alebin (kimu) mailetako gazteenek jokatuko dituztenak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira norgehiagokak, Tilosetako frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!