Hirugarren denboraldia osatuko du udara honetan, Hernaniko Maialen traineruak. Eta sasoia hasteko, traineruaren aurkezpena egingo dute gaur, 13:00etan Tilosetan: «kluba herritarrengana gerturatzeko asmoz egingo dugu, eta aukera paregabea izango da, arraunlariei denboraldirako animoak emateko», azaldu dute.
Xabier Zabalo entrenatzailearen gidaritzapean, beste pauso bat eman nahi du taldeak aurten. Ekainaren 17an hasiko dute Gipuzkoako Liga, eta uztailaren 8an eta 9an izango dituzte, Euskotren Ligarako sailkatze estropadak, Orion eta Donostian.