Euskadiko Txapelketa gaur, Gabirian

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Biharko Ereñotzuko tiraldiaren aurretik (09:30etatik 11:30etara),  bolako Euskadiko Txapelketa jokatuko da gaur, goizeko 08:00etan Gabirian. Bertan ariko da Ibon Miner, Gipuzkoakoan laugarren izan ondoren; eta ordezko bezala daude Antonio Miner eta Rosa Santos. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!