Ormazabalen lagunen istripua salatzeko, zita

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 9a, 02:00

Asier Ormazabal Lizeaga pre­so hernaniarraren bi lagunek istripua izan zuten aurreko larunbatean, Teruelgo espe­txe­tik itzultzen ari zirela, Longares inguruan (Zaragoza), Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
«Bi lagunak zauriekin ospi­ta­le­ratuak izan ziren, eta 24 or­duz obserbazio arretan egon ondoren istripuaren inpaktu altuarengatik, etxera itzultze­ko aukera izan zuten igan­de­an. Diagnostikoak istripua­ren larritasuna ageriko uzten du: 5 puntuko sutura ukalon­doan, polikontusionismoak, eba­ki­ak, zerbikalen zuzenketa eta le­pokoa jartzea», azaldu dute.
Horiek dira, Elkartearen hi­tze­tan, «de­rri­gorrez egin be­har dituzten bi­daien ondo­rioak pairatu di­tuzten bi per­tsona, eta, bera­ien bizitza eta se­gurtasuna jo­koan jarriz, arris­kuak hartu eta inposa­tutako baldintza batzuetan ibil­tzea kondenatuak direlarik».

Mozioa aurkeztuko dute Plenoan, bertaz eztabaidatua izan eta alderdien babesa jasotzeko asmoz.

Kontzentrazio berezia, gaurkoa
Horregatik guztiagatik, Asier Ormazabal Lizeagaren adiski­de­en istripua salatzeko egingo dute gaurko kontzentrazioa Her­naniko preso eta iheslari po­litikoen senide eta lagunek, Dispertsioa Stop lelopean. Pla­zan izango da, 20:00etan.

Mozioa, Plenora
Era berean, alderdi guztien ba­besa eskatuko dute, eta horre­tarako, mozioa aurkeztu dute, Plenoan jorratua izan eta herriko alderdien babesa jaso­tzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!