Ugaldetxoko atzoko ekintzek iragarri zuten, aurten ere, Ereñotzuko festak hastear zirela, eta iritsi dira! Gaur emango diote hasiera ofiziala euskera ikasten ari diren ereñotzuarrek, txupinazoarekin, iluntzeko 20:00etan. Eta hortik aurrera, festa besterik ez da izango aurretik!
Eskolako festa, hasteko
Baina horren aurretik, ereñotzuar gazteenek eskuratuko dute protagonismo osoa. Arratsaldeko 15:00etan hasita, ikasturte amaierako festako emanaldia egingo dute frontoian, eta bertan erakutsiko dituzte eskoletan ikasitako abesti eta dantzak. Aurtengoan, munduko herrialde desberdinetako doinuekin jolastuko dute, eta gainera, ikasle helduenek, herrialde horien inguruko informazioa ere, emango dute.
Gauean, aldiz, herri afaria izango da; ondoren, trikitixa doinuek girotuko dute plaza, hasi Kistiñe Solano eta Idoia Arriolarekin, eta Xabi Solanorekin bukatuta. Talde sorpresa batek joko du, bukatzeko.
Gaur:
15:00: Txirrita ikastetxeko
ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
20:00: Euskara ikasten ari diren auzotarrek jaiei hasiera emango diete suziriak jaurtiz.
Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien lehenengo saioa.
21:00: Herri afaria frontoian
(txartelak Irrintzi tabernan salgai). Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilariak.
00:00etan: Denok Plazara!
00:30etan: Xabier Solano ‘Ereñotzu’ diskako kantuekin.
Jarraian, ‘Talde sorpresa’ eta gaua amaitzeko DJZ.