Mugikortasunari buruzko eskaerak, herriko ikasleek Alkate eta zinegotziei

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 8a, 02:00

Eskola Agenda 21 proiektu­a­ren deiari kasu eginez, udale­txeko pleno-aretoan bildu zi­ren atzo herriko ikasleen or­dez­kariak, Luis Intxauspe al­ka­­teari eta Esti Aldeiturriaga eta Koro Etxeberria zinegotziei beren proposamenak luza­tze­ko. Oraingo honetan, Mugi­kor­­­tasun Jasangarriaren gaia landu dute.

34 proposamen, ikasleek
Ikasturte osoan zehar gaia sa­ko­nean landu dute herriko ikas­tetxeetako LH, DBH, Ba­txi­lergoa eta Lanbide Heziketako 2.500 ikaslek. Ondoren, maia­tza­ren bukaeran, ikasleen or­dezkariak bildu eta Udalari egin beharreko 34 proposa­menak zehaztu zituzten.

Ikasleen ordezkariek 34 proposamen aurkeztu zituzten atzoko zitan.


Horretarako, horiek guzti­ak bost azpiga­ie­tan banatu dituzte: kontzientziazio kan­painak, irisgarritasuna he­rri­an, ibilgailuak herri ba­rru­­an, garraio publikoa, eta bi­zikletak eta bidegorriak.
Horien artean, badaude batzuk auzoetako arazoak kon­­pontzeko bidera­tutako­ak: Osiñagako garraio publi­koa hobetzea, Karabeleko erro­tondako oinezkoen bidea konpontzea...
Beste batzuk, segurtasu­na­ren ingurukoak: gune arris­­­kutsuak atzematea, es­pa­loiak egokitzea, bidego­rriak egoera onean manten­tzea...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!