Elur Txori elkarteak eutsi egin dio aurten ere, urteroko ohiturari: Leitzako martxari. Aurtengoa 58garren edizioa izan da. Pasa den igandean abiatu ziren Elur Txoritik Leitzara, eta eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, hamabost bat lagun animatu ziren ttipi-ttapa ibilaldian parte hartzera. Bazkari eder baten bueltan borobildu zuten egun pasa.