Herri bilgunea etzi, programari buruz

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 8a, 02:00

Udal legealdiaren erdia bete berri du EH Bilduren gobernuak, eta hori baloratzeko Herri Bilgunea deitu du. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da, Biterin. Bi zati izango ditu: aurrenekoan, legealdi erdiaren balantzea egingo dute; eta bigarrena, hurrengo urteetarako aurreikusten diren helburuak eta proiektuak eztabaidatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!