Ikasturte honetako Urretxindorra proiektuari bukaera emateko, festa antolatu du SOS Arrazakeriak taldeak biharko. Proeiktuaren baitan, etorkin edo atzerritar jatorria duten gaztetxoek unibertsitate ikasle bat izaten dute laguntzaile gisa. Aurten 28 bikote sortu dira, horietako batzuk, Hernanin. Horiekin emanaldia izango da bihar, 17:00etan, Biterin.