‘Play-off’a, igotzeko aukera mantentzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Aukera dauka oraindik Her­na­nik, Hirugarren Mailara igotzeko. Eta aukera hori man­tentzeko, play-offa joka­tuko du, Sestaoko San Pedro eta Gas­teizko Ariznabarraren kontra. Bi kontrarioek, 1-1 berdindu zuten aurreko asteburuan, eta 4-2 nagusitu zen Ariznabarra penaltietan. Hernanik bihar ha­siko du play-offa, San Pe­dro­ren kontra, 17:30etan Sestaon.
Hirugarren partidua eta azke­na, Zubipen izango da, Her­na­ni eta Ariznabarraren artekoa.
Kontua da, hiru euskal tal­de ari direla jokatzen, Biga­rren B Mailara igotzeko fasea; eta hiruak igoz gero, play-off ho­netako irabazleak tokia izan­go du Hirugarren Mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!