San Antonio eguna da datorren asteartean eta beraz, hementxe dira Ereñotzuko festak! Gaur egingo dituzte ohiko ekintzak Ugaldetxon, eta bihar hasiko dira ofizialki jaiak.
Kirola eta musika, gaur
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da giroa Ugaldetxon, esku pelota eta pala partiduekin. Ondoren, bertsolarien saioa izango da, baita toka txapelketa ere. Bukatzeko, Kupela taldearen erromeria izango da.
Gaur (Ugaldetxon):
18:00: Pelota partiduak:
- Mutilak eskuz: Uitzi-Apaolaza/Oiartzabal-Insausti, eta Agirre-Insausti/G. Arizmendi-E. Arizmendi
- Tartean, neskak palaz.
Ondoren: Bertsolarien saioa: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.
19:00-20:00: Toka txapelketa.
Jarraian: Kupela taldearekin erromeria.Bihar:
15:00: Txirrita ikastetxeko
ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
20:00: Euskara ikasten ari diren auzotarrek jaiei hasiera emango diete suziriak jaurtiz.
Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilarien lehenengo saioa.
21:00: Herri afaria frontoian
(txartelak Irrintzi tabernan salgai). Ondoren, Kistiñe Solano eta Idoia Arriola trikitilariak.
00:00etan: Denok Plazara!
00:30etan: Xabier Solano ‘Ereñotzu’ diskako kantuekin.
Jarraian, ‘Talde sorpresa’ eta gaua amaitzeko DJZ.