Nafarroako Sendaviva parkera antolatu zuen irteera Zikuñagako Ama auzo elkarteak. Egun familiarra izan zen, bertan elkartu baitziren adin guztietako zikuñagatarrak. Atrakzio, joko, erakustaldi eta Sendavivak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatu eta Zikuñagako aztarna eta irriparre haundiena utzi zuten.