Amaitu dira Osiñaga eta Mendekoste Jaiak, Etxeberrin. Euria gelditu gabe aritu zen atzo, baina jendeak erantzun zuen antolatutako ekitaldi desberdinetan. Etxeberriko haurrak danborradan irten ziren eta Osiñagan abere dema ederra ikusi zen arratsaldez. Bietan bazkaria eta janari dastaketak egon ziren, baita bertsolariak Osiñagan.