1.000 euro zozketan, herrian erosteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Herriko komertzioak bultzatu eta euskararen komunitatea sustatzeko asmoz, kanpaina bat jarri du martxan Berria Komunikazio Taldeak, Berriak merkatarien elkartearen eta Hernaniko Udalaren babesarekin. Eta hala aurkeztu zuten hiru erakundeek aurreko ostiralean, udaletxean.
Ekainaren 19ra arte, Be­rri­a­­laguna diren 73 saltokietan erosten dutenek, 1.000 euroko zozketan parte hartu ahal izango dute, komertzio horietan gastetzeko. 
Horretarako, saltoki horietan banatuko duten txartela bete beharko dute.

Zozketa, Udaletxean
Parte hartzen duten guztiekin zozketa publikoa egingo dute kanpaina bukatu eta hurrengo egunean, hilaren 20an, udaletxean bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!