Iruran elkartu ziren joan den asteburuan palako herri desberdinetako txapeldunak emakumeen palako EmP egunean, beren artean lehiatzeko. Bertan izan ziren Hernaniko Amaia Alkorta eta Marta Murua, eta txapela eta urdaiazpikoa etxeratzea lortu zuten.
Irazustabarrena, Palentziara
Baina ez da asteburuko albiste bakarra izan. Izan ere, Amaia Irazustabarrena hernaniarra, Maider Mendizabal anoetarrarekin batera, Palentzian jokatuko den Europako Txapelketan izango da uztailean, Estatuko txapela defendatzen.
Infantilen txanda, gaur
Palako beste taldeak ere, ezin gelditu dabiltza, horietako batzuk San Joanetako txapelketan. Atzo hasi zen lehia, eta gaur infantilen txanda izango da; Tilosetan, 15:30etan hasita.