Herriko hilabeterik preziatuenetakoa hasi berri dugu, eta San Joan jaiak gerturatzear dira. Urtero bezala, hilaren 23an emango zaie hasiera aurtengo jaiei, eta beste behin, txupinazoa eta festen bukaera balkoitik bizitzeko aukera luzatu du Udalak.
Denera hamabi herritarrek izango dute aukera hori: seik txupinazoa ikusiko dute, eta beste seik, jaien bukaera. Horretarako, zozketa publikoa egingo dute hilaren 19an, 12:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Aurretik, hilaren 17a baino lehen, izena ematen dutenen artean egingo dute zozketa. Apuntatzeko, bi baldintza bete beharko dira: Hernanin erroldatua egotea, eta 18 urtetik gorakoa izatea.
Eskaerak Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) egin beharko dira.