Bizitza eredu ezberdinak aztergai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Hernaniko Kooperazio Talde­ak eta Mugarik Gabe GKEk an­tolatuta, bizitza jasan­ga­rrien in­­­­­guruan aritzeko topaketa izango da gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Plaza Feministan.

Dokumentala, aurrena; solasaldia, gero
Ekitaldiari hasiera emateko, Tipi Tapa Bagoaz Bizitza Jasan­ga­rrietarantz dokumentala ja­rriko dute. 20 kolektibo in­gu­ru­k egindako lanaren emai­tze­tako bat da hori, eta ordu er­di baino gutxiago irauten du. Ondoren, bizitza eredu ez­ber­­dinei buruz egingo dute sola­saldia, bereziki, Herna­ni­ko he­rriak bizitza estilo des­ber­­din horiek aurrera erama­teko ematen duen aukerei bu­ruz, baita Euskal Herrian dau­den egitasmo desberdinei buruz ere.

‘Tipi Tapa Bagoaz Bizitza Jasangarrietarantz’ dokumentala jarriko dute, hasteko.

Pedro Martinez, dokumentalaren protagonista
Dokumentala izango da, be­raz, gaiaren sarrera egingo duena. Bertan, Pedro Martinez jubi­latu berria izango da pro­ta­go­nista; bizitza jasangarrien ga­ia­rekin aurreneko harre­ma­nak izan on­­doren, gaia in­tere­satzen za­iola ohar­ta­ra­tzen da, horre­ga­tik, bizitzeko dau­den estilo ez­berdinak az­ter­tze­ari ekingo dio. Horreta­ra­ko, per­tso­na eta ko­lek­tibo ez­berdi­nen­gana hurbil­tzen da, bere es­perientziaz ikastera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!