Gaixotasun arraro bat daukan astigartarra da Julene, eta horren ondorioz sortzen zaizkion gastu ekonomikoei aurre egiten laguntzeko eta gaixotasunaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko, festa bat antolatuko da irailean. Hau prestatzeko, bilera irekia deitu dute astelehenean, 19:30etan kultur etxean. Parte hartzeko dei egin dute.