Haur eta gaztetxoentzako kirol jarduerak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Kiroldegian hainbat jardue­ra egiteko aukera izango dute gaztetxoek udaran, eta gehie­netan izena emateko epea igande honetan bukatuko da, 943 33 36 76 telefonoan, kirol­degian bertan edo kirolde­gia@astigarraga.eus helbide­ elektronikoan.

Jolas Txiki, astelehenetik aurrera
Txikienentzako, 3 eta 5 urte bitartekoentzako aukeretako bat Jolas Txiki da, eta aste­le­he­nean hasiko da aurreneko txanda, 14:30etatik 16:30etara. Begiraleek jasoko dituzte eskolan. Beste bost txanda ere izango dira, abuztura arte.

Multikirola, futbol kanpusa eta hainbat kirol jarduera
Ekainaren 26tik aurrera, be­rriz, hainbat kirol prak­ti­katu ahal izango dituzte Multi­ki­ro­le­an izena ematen duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek; zain­tza eta jangela zerbitzua ere izango dituzte aukeran, gai­nera. Era berean, hainbat ikas­taroren artean aukeratu ahal izango dute 3 eta 16 urte bi­tartekoek: ige­riketa, irris­taketa, jump fit, zunba, ziklo indoor... Adinaren arabera banatuko dira taldeak.
Azkenik, Mundarrok fut­bol kanpusa antolatu du 8 eta 12 urte bitartekoentzat, uztai­lean, bi txandatan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!