Emanaldia gaur, ikasturtea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 9a, 02:00

Bazterketa arriskuan dauden nerabe eta unibertsitateko ikasleen artean osatutako bikoteekin antolatzen du Urretxindorra proiektua urtero SOS Arrazakeria elkarteak. Urtean zehar aritu dira, bikoteka, elkar laguntzen, eta ikasturtea bukatzeko emanaldia egingo dute gaur, arratsaldeko 17:00etatik 18:15etara, Biterin. Aurten, denera 28 bikote sortu dira Hernani, Donostia eta Errenterian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!