«EAJk birziklatzearen alde egiten duen apustua itxurakeria besterik ez da»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Hiri hondakinak biltzeko or­denantza aldatu izana, «EAJ eta PSE-EEren al­deko eta EH Bilduren kon­trako botoekin», kri­ti­katu dio EH Bil­duk EAJri, prentsa ohar bidez. Lau alegazio aurkeztu dituela ere jakinarazi du, horietako hiru, «proposamen zehatzak».

«Espazio publikoa edukiontziekin okupatzeak ez du zentzurik»
Aurreneko alegazioak eduki­on­­tzi­ak hondakin geletan man­­ten­tzeko eskaera jaso­tzen zu­en. EH Bilduk azaldu du «hon­dakin gelak eraikin be­rrietan egokitzeko derri­gor­tasuna, Etxe­bitiza Mi­nis­terioak onar­tzen duen Erai­kun­tzaren Ko­de Teknikoan ja­sotzen» dela, eta beraz, gela hauek ez era­bil­tzea «zentzu­gabea» dela. 
«Legeak baimentzen duen espazio pribatua erabili ordez, espazio publikoa edukion­tzie­kin okupatzeak ez du zen­tzu­rik: kale-paisaiari kalte egi­ten dio, kotxeentzako apar­ka­le­kuak murriztu egiten di­ra...», dio EH Bilduk. Era berean, EAJri kritikatu dio erabaki hau hartu izana FCC enpresak «agindu duelako». «Badirudi hon­­dakinen gaie­tan botere pu­blikoak agindu be­harrean, hon­dakin bil­ke­ta­re­kin abe­ras­ten ari den en­presa pri­batuak duela aginte-makila».

Mini-garbiguneetan CDak, bonbillak, pilak... utzi ahal izango dira.

Errefusean, pixoihalak
EH Bilduren esanetan, EAJk onar­­tu ez duen beste ale­ga­zioa izan da «pixoihalak ba­na­­tuta jasotzeko, edukiontzi be­­reziak jartzea», eta on­do­rioz, dio «EAJk birzi­kla­tzearen alde egiten duen apus­tua itxu­rakeria besterik ez» dela. 2014ko errefusaren analisia­ren arabera, «errefusaren %63,89 pixoihalak» dira, eta be­raz, ha­uetatik zelulosa eta plastiko na­hasia berreskuratzeko apar­­te­ko bilketa bul­tza­tu­ta, «he­rri­ko bilketa se­lek­ti­boa %96ra iri­tsi ahal izango li­tza­teke». 

Mini-garbiguneak, laster
Aho batez onartutako ale­ga­zioa, eta laster martxan ja­rri­ko dena, berriz, mini-garbi­gu­ne­ena da. «Gune horietan, edo­zein momentutan, CDak, in­presora kartutxoak, bon­bi­llak, mugikorrak, bateriak, pi­lak... utzi ahal izango lira­te­ke». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!