«Udal gobernu taldeak nahi duena da, Herri Eskola behin betiko egonkortu»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Herri Eskola haunditu ahal izateko txostena eskatu dio arkitekto talde bati, Udal Gobernu Taldeak. Modu ho­ne­tan, «eraikinak dituen be­harrak eta aukerak ezagutu» nahi ditu, eta «epe motzean aukera ezberdinak eskola-komunitateari aurkeztuko» dizkiola jakinarazi du.

«Gutxienez, 10 gela berri»
Azterketaren helburua da «erai­kin berri bat egitea», baina hori nola egin aztertu nahi du Udal Gobernu Tal­de­ak. «Gaur egungo erakinetik ba­nanduta baina harekin lo­tu­ta» egongo dela dio, eta «gu­­txienez hamar gela berri egi­tea eta jolas-toki eremu be­rri­ak edu­kitzea aurrei­kus­ten» du. 
Era berean, «proiektuak eraikin zaharreko zati kalte­tu­e­nak eraberritzeko edo ge­lak haunditzeko aukera ere eman­go» duela azpimarratu du Udal Gobernu Taldeak.
Hau guztia, «ikasleak ikas­tolatik atera behar ez izateko» moduan antolatuko duela gaineratu du.

Bi urtetan, eskola egonkortu
Prentsa oharrean azaldu­ta­ko­a­ren arabera, «aurreko le­ge­al­­dian Bilduko gobernua ere ez zen gai izan gure herriko ika­stolak duen espazio falta behin-betiko konpontzeko», eta EAJ-PNVk dio, «arazoak se­riotasunez eta zo­rroz­ta­su­nez konpondu nahi» dituela.
Eskolako zu­zen­daritzak udal gobernuari azal­duta­koaren arabera, arazoa da ma­tri­ku­lazioen gorakada dela eta, bi ikasturte barru ez dela le­kurik egongo, eta ho­rre­ga­tik, «udal gobernu taldeak nahi duena da gure herriko hau­rrek, gu­rasoek eta ira­kas­le­ek eskatzen duten mailari eran­tzunez, guztientzat Herri Es­kola behin betiko egon­kortu».
Horregatik, azterketaren emaitzak jaso eta eskola-el­kar­tearekin «aukerarik one­na adostu eta berehala», Eus­ko Jaurlaritzari helaraziko zaio eskaera, azaroan egiten den diru-laguntza eskaeran sartzeko. «Helburua da hu­rren­go bi urteen buruan Herri Es­kola urte askotarako egon­kortzea, behingoz».

EH Bilduk eta PSE-EEk adostutakoa, «eskas»
Bestalde, Udal Gobernu Tal­de­ak dio maiatzaren 26an mo­zi­oa aurkeztu zuela Bilduk, es­ko­la haunditzeko eskatuz, eta kri­tikatu du PSE-EErekin ba­ka­rrik adostu duela pro­posamena, eta gainera, «He­rri Eskolaren beharrak iku­si­ta, eskas» gelditzen dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!