Aurrera egiteko larri, joanekoan galdu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Final erdietara pasatzeko ma­jo borrokatu beharko du aur­ten Astigarragak, Herriarte­ko Txapelketan.
Final laurdenetan, joane­ko­an, Oiartzunen aurka aritu ziren ostiralean, etxean, eta az­ken tantora arte eutsi ba­zioten ere, hiru partiduetatik bi galdu zituzten etxekoek: kadeteek, 2-22; eta jubenilek, 16-22. Seniorrek, ordea, irabazi egin zuten, 22 eta 0.
Bueltako partiduak larun­bat ho­netan jokatuko dituzte Oiar­tzungo Madalensoron, 18:00etan hasita, eta oro­ko­rrean lauko tanteoa izanik, bi eta batekoarekin ira­bazi beharra dauka Asti­garragak, aurrera egtieko.

Kadeteek 2 eta 22 galdu zuten; jubenilek, 16 eta 22; eta seniorrek irabazi, 22 eta 0.

Euskal Herriko finalean, Gurutzealde
Bestalde, trinketean, Euskal He­­­rriko finalean ariko da igan­de honetan Abadiñon, Oier Gurutzealde, Eneko Maiz vi­llabo­natarra lagun duela; final erdietan Arabiourrutia-Aspuru bikoteari 40 eta 26 irabazita lortu zuten fina­le­ra­ko pasea. Beste final erdia Le­moa eta Lekunberriko La­gu­naken ar­te­koa izan zen, eta az­ken honek irabazi zuen, 40-22.
Beraz, igandeko finalean Gurutzealde eta Maizek San­ta­ma­ria eta Etxamendiri egin be­har­ko diete aurre,   10:00e­­tatik aurrera, Abadiñon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!