Gaurko piano-joleen erreleboa, Musika Egunak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 02:00

Musika Egunaren hamazaz­pigarren edizioa antolatu du Norberto Almandoz Musika Eskolak, ostiral eta larunbat honetarako, eta horrez gain, ikasturte bukaerako ikasleen entzunaldiak  ere izango dira. 

Ikasturte amaierako entzunaldiak, gaur hasita
Musika Egunak hasiera eman­­go die ikasturte buka­e­rako en­tzu­naldiei, baina pia­no-joleek au­rrea hartuko dute; gaur joko dute, 19:30etan Mu­si­ka Es­ko­la­ko aretoan. Da­to­rren aste­le­he­ne­tik aurrera, berriz, egunero izan­go dira entzunaldiak, aste­le­henetik os­tiralera, hilaren 23ra arte.

Ostiralean 11 talde ariko dira kaleak musikarekin alaitzen.

Musika Egunean, kalera
Musika Eguna, berriz, bi egu­ne­tan antolatu da: ostiralean eta larunbatean.
Ostiralean, eman­go diote ha­siera egitarauari trikitila­ri­ek, 18:00etan kalejiran atera­ta. Gero, 19:00etan, bost taldek joko dute Ika­tzan: 7’terdik, Kaz­kabarra, Tolare, Betak eta Tta­kun. Ga­ue­ko 22:30etatik au­rrera ere, talde gehiago ariko di­ra: Ga­bil­tzanian, Kitarra tal­dea, Do­bat, Txopedhauers, CD Montre eta Eira.
Larunbat goizean, txistu­la­rien dia­na­re­kin hasi eta bes­te hain­bat kontzertu izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!