Ekintza originala bezain tradizionala antolatu du aurten Kronikak San Joanetarako. Hilaren 24an, San Joan egunez, egingo da Kronikaren San Joanetako Igo Mus Txapelketa Mistoa. Eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Apuntatu nahi duenak bi bide izango ditu: emailez, jon@kronika.eusen; eta telefonoz, 943 33 08 99 zenbakian. 20 euro izango dira, bikoteko.