Dokumentala eta solasaldia, bizitza jasangarrirantz

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 6a, 02:00

mugarik Gabe GKEk antola­tuta, eta Hernaniko Koopera­zio Taldearen laguntzarekin, Ti­pi Tapa Bagoaz Bizitza Ja­sangarrietarantz doku­menta­la aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Plaza Feministan. Ondoren, solasaldia izango da.

20 kolektiboren lanaren emaitza
Mugarik Gabek azaldu duenez, «dokumentala ia 20 kolek–tibok elkarlanean osatutako lanaren emaitzetako bat da».
Ordu erdian zehar konta­tzen da Pedro Martinez jubila­tu berriaren bizitza. Pedro konturatu da bizitza eredu desberdinak daudela; ‘bizitza jasangarrien’ inguruan hitz egiten entzun du, eta interesa piztu dio plantemendu honek. Horregatik, horiek aztertzeari ekingo dio, pertsona eta kolek­tibo desberdinen bidez.
Horien bidez landuko ditu Pedro Martinez jubilatuak, hain zuzen ere, doku­mentalak lantzen dituen lau ardatzak: energia, ekono­miaren birko­kapena, zainketa eta elikagai subiranotasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!