Denera, lau sari jaso ditu maiatzean zehar Iñigo Legorburuk. Altzan jaso zuen aurrenekoa, eta beste hiru azkeneko asteetan: hirugarren postua Lemoako VIgarren Narratiba Lehiaketan, Bizirauten ipuinarengatik; Iurretako bertso-paper lehiaketan gailendu zen, Mila ezker bertso-sortarekin; eta lehenengo sari bat Barakaldoko Jose Maria Portell literatura lehiaketan.