«Udalak herriko merkataritzaren alde lanean jarraituko du»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 6a, 02:00

Herriko komertzioaren aldeko kanpaina abiarazi zuen au­rreko astean Berriak elkarteak, eta Udalak bere babesa adie­­razi du prentsa-ohar bi­tar­tez: «garai txarrak dira merkatari txikientzat. Gure jendartean aisialdia bizitzeko eta erosteko ohiturak alda­tzen ari dira, eta hori eragin oso kaltegarria izaten ari da denda txikietan».
Horregatik jakinarazi dute: «Udalak herriko merkatari­tzaren alde lanean jarraituko du, eta oraingoan ere, Berriak elkarteak egunotan martxan duen kanpainarekin bat egiten du».

Hainbat ekimen, Udalak
Eragin hori leuntzen lagun­tzeko, hainbat ekimen jarri ditu martxan Udalak, betiere, Berriak elkartearekin elkarlanean. Izan ere, diote: «garapen eredu jasangarrian sinisten dugulako funtsezkoa iruditzen zaigu tokiko ekonomia sustatzea, eta horretan, pieza garrantzitsua da herriko merkataritza bizi eta osasuntsu egotea». 
Horretarako, «merkata­ri­tza­­rekin lotutako kezkak, arazoak eta proposamenak Mer­ka­taritza Mahaian lantzen di­tuzte Udalak eta Berriakek». Gainera, «Udalak, 2014tik, ur­te­­ro, 14.000 euroko ekarpena egi­ten dio Berriaki haren fun­tzionamenduan eta kanpainetan laguntzeko».
Beste erakundeen diru-laguntzak ere baliatzen dituzte, hala, «Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen Hirigu­ne (lehen Merkagune) diru-la­guntzak ere baliatu ditu Uda­lak merkataritza suspertzeko», argitu dute.
Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak, besteak beste: «karpa tolesgarriak herriko elkarte guztien esku daude haien ekitaldiak eguraldiaren menpe egon gabe egin ahal izan dezaten». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!