Ikasturteari agur esateko garaia da, eta horrek badu islada datorren astean estreinatuko den ekaineko kultur agendan. Herriko txokoak musikaz, dantzaz eta festarako irrikitan dauden astigartarrez beteko dira.
Ekintzaz blai, aurreneko egunetik
Ekaina indartsu dator, eta aurreneko egunetik nabarituko da hori; horretarako, ipuin kontaketa eta hitzaldia antolatu dute.
Ixabel Agirresarobek Pituxa clowntu kontari ipuina kontatuko du 3-9 urte bitartekoentzat liburutegian, 18:00etan hasita.
Hitzaldia, aldiz, AEK euskaltegiaren Zilegi Eskolen barruan eskainiko da. Fairphone: egunero erabiltzen dugun teknologiaren alde iluna izenburupean, kultur etxean izango da, Aloña Bracerasen eskutik.
Santio jaietara begira,ekainetik
Ekaineko aurreneko egunetik jarriko dituzte astigartarrak aurtengo Santio jaiei begira. Ordutik ekainaren 9ra arte Santio jaietarako kartelen proposamenak ikusi ahal izango dira kultur etxean, baita gustukoena bozkatu ere.
Herri Eskolako eta Musika Eskolako festak, datozen bi asteburutan
Hilabete honetan ere, dagoeneko tradizio bihurtu diren bi festa izango dira: ekainaren 3an, Herri Eskolakoa, eta 9 eta 10ean ospatuko da XVII. Musika Eguna, Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen eskainitakoa.
Horrez gain, ekainean izango dira musika eskolako ikasturte bukaerako entzunaldi guztiak.
Kirol Eguna eta San Joan Bezpera, bat eginda
Bukatzeko, San Joan Bezperako suak, musika eta dantza izango ditu lagun, eta egun horretan bertan, baita kirola ere, 23 eta 24an egingo baita Kirol Eguna aurtengoan.
EKAINEKO KULTUR AGENDA
1 Ipuin kontaketa: Pituxa Clowntu Kontari. Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe. Liburutegian, arratsaldeko 18:00etan.
1 Zilegi Eskolak. Fairphone: Egunero erabiltzen dugun teknologiaren alde iluna hitzaldia. Teknologia garatzeko erabilitako mineral asko Kongoko Errepublika Demokratikoan ustiatzen ari dira baldintza gogorretan eta bertan sortutako gatazkak Bigarren Mundu Gerraz geroztik hildako gehien eragin du: bost milioi herritar. Hizlaria: Aloña Braceras, GKEko hezkuntza-teknikaria. Antolatzailea: Udaleko Euskara saila eta AEK euskaltegia. Kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan.
1-9 Bozketa irekia: Santio Jaietako egitarauaren azala aukeratzea. Proposamenak ikusgai egongo dira kultur etxean eta botoa eman ahal izango da ekainaren 9ra arteko egunetan. Kultur etxean, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
3 Astigarragako Herri Eskolako ikasturte amaierako festa.
- Foru Plazan: 10:00etan, aurpegia margotzeko txokoa, HHko ikasleentzako artisten txokoa eta judo erakustaldia; 12:00etan, HH-LH1 ikasleentzako familia krosa (haur bakoitza heldu batekin) eta jarraian 2., 3., 4., 3., eta 6. mailakoen krosa.
- Txomiñenea pelotalekuan: argazkilaritza eta sormen-tailerretako erakusketa eta 11:00etan ikasleen dantza emanaldia.
Bazkaria 14:00etan izango da (txartelak ikastolan, Ikatzan eta Pastain dendan salgai), 16:00etan haur eta gurasoen emanaldiak eta ondoren, Diskofesta, barrene herrikoia eta 18:00etan, apar festa. Gainera, Arantzazuko Ama BHIko ikasleek taberna jarriko dute.
4 Plaza Dantzak. Muxikoak, Jauziak, Branlea, Txulalai, Fandangoa, Arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikariekin, dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Antolatzailea: Astigar dantza taldea. Joseba Barandiaran plazan, eguerdiko 12:30etan.
12 Zilegi Eskola: Argazkilaritza eskola. Oinarrizko ikastaroa, teoria eta praktika eta telefono mugikorra ere erabiliko dira. Nabarra Oñatz kaleko AEKren lokalean. Gai-emailea: Iurre Salaberria. Bi saio: 09:30etan eta 18:30etan. Doan. Antolatzailea: Udaleko Euskera saila eta AEK euskaltegia.
14 Zilegi Eskola: Spinning eskola. Spinning egitea zer den ikusteko Asier Zabaleta spinning irakasleak eskola bat emango die hurbiltzen direnei. Doan. Kiroldegian, goizeko 09:30etatik 11:30etara.
16 Eskerrik asko, Mintzalagun! Ikasturtea bukatzeko, Mintzalaguneko talde guztiak Ikatza tabernan elkartuko dira 19:00etan, eta Bidelagun izan direnei opari sorpresa bat egingo diete.
17 Pintura erakusketa eta estanpazio tailerra. Mazkarrenebidean, kultur etxearen atzealdean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara. Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi, kalean margotu eta margolan bat zozketatuko dute. Bertaratzen diren haurrek eta helduek estanpazioaren inguruko tailerrean parte hartu eta sortutako lana eramateko aukera ere izango dute. Antolatzailea: Astigarte.
19 Literatur solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Simone de Beauvoir idazlearen Una muerte muy dulce liburuaren ingurukoa izango da. Hizkuntza: gaztelania. Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan.
23-24 Kirol eguna.
- Haurrentzako erakustaldiak: Judoa, 16:00etan; Balleta, 16:30etan; Zumba, 16:45etan; eta Jump Fita, 17:00etan.
- Haurrentzako saio irekia: bost urtetik gorakoentzako Jump Fita, 17:30etan. Izenematea: ekainaren 19an.
- Helduentzako saioak: Jump Fita 18:00etan, eta Ziklo Indoorra, 19:00etan; eta larunbatean, Bosu Xtreme-Hiita, 11:00etan. Izenematea: ekainaren 19tik 21era.
Bukaeran bazkaria izango da. Informazioa eta izenemateak: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76.
23 San Joan Bezpera.
- 19:30etan: San Joan Zortzikoa kalez kale Txirriskla elkarteko txistularien eskutik.
- 22:30etan: San Joan Sua eta Astigarreko dantzariek San Joan Zortzikoa dantzatuko dute.
*Plazaren erdia dantzariek erabiliko dutenez, ikusleei alboetan kokatzea eskatuko zaie.
- 23:00etan: Zezensuzkoa. Aldi berean, txistulariek Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako Iriarena joko dute.
NORBERTO ALMANDOZ MUSIKA ESKOLA
9-10 XVII. Musika Eguna. Norberto Almandoz musika eskolak antolatuta, ikasleek Astigarragako hainbat tokitan kontzertuak eskainiko dituzte. Ostiraleko arratsaldetik, larunbateko eguerdira arte.
12 I. tailerreko 4 urteko haurrak. 17:300etan, musika eskolako areto nagusian.
13 II. tailerreko 5 urteko haurrak. 17:00etan, musika eskolako areto nagusian.
14 Perkusioari buruzko bi entzunaldi: bata, 18:30etan, eta bestea, 19:30etan. Musika eskolako areto nagusian.
15 III. tailerreko 6 urteko haurrak. 17:30etan, musika eskolako areto nagusian.
16 Eira taldeko kontzertua. Ekaitz tabernako terrazan, iluntzeko 20:00etan.
19 Piano, txistu eta bibolina. Musika eskolako areto nagusian, 18:30etan.
20 Tronpeta, saxo, klarinete eta txirula. Musika eskolako areto nagusian, 18:30etan.
21 Organoa. Musika eskolako areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.
22 Piano eta teklatu taldeak. Musika eskolako areto nagusian, 18:30etan.
23 Kitarra klasikoa bi entzunalditan: bata, 18:00etan; bestea, 19:00etan. Musika eskolako areto nagusian.
KZ GUNEA
- Oinarrizko Interneta (20 ordu) eta Ofimatika tresnak (20 ordu). 16:00etatik 18:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Gutxienez hiru lagunek eman behar dute izena taldea osatzeko.