Nesken final erdiak eta mutilak, final laurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 5a, 02:00

Tilos 7 Pasa pala txapelketa azken txanpan sartzera doa eta aste honetan partidu interesgarriak daude. Mutilen final laurdenak erabakiko dira bihartik aurrera eta nesketan finala nork jokatuko duten jakingo da ostegunean. Bihar bi final laurden jokatuko dira. 19:00etan Del Hor­no/Unda bizkaitarrak Sala­berria/Gastesiren aurka ariko dira eta ondoren Ramos-Zubimendi hernaniarrek Za­bala-Murgiondoren aurka jo­ka­tuko dute. Asteazkenean par­­tiduak; Ruiz-Arlu­zi­aga­/Ele­jalde-Navarro eta Aroz­tegi-Aroztegi/Kere-Gurru. Nesken final erdiak ostegunean jokatuko dira; Galdos-Juarez­/Ze­la­ia-Bidegain eta Loidi-Amas/Ira­zus­ta­barrena-Lujanbio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!