Hernaniko HCREaren barneratzailearen lehenengo urtea bete dela eta, errugbi barneratzaileko jardunaldi batzuk prestatu dituzte haste honetarako Garagardo Azoka aprobetxatuz, ekainaren 8tik 11era.
Jardunaldi horien oinarria asteburuan Landaren izango den errugbi barneratzaile txapelketa izan arren, inklusioaren garrantzia herri barrura zabaldu nahi da, sentsibilizazio saio bat Tilosetan aurrera eramanda aste horretako bihar, 17:30etatik 20:30etara.
Sentsibilizazio saioa hurbildu nahi duten herritar guztiei zuzendu nahi zaien arren, herriko gazteengan jarri nahi da fokua eta horretarako Hernaniko Gazte Asanbladaren laguntza izango da.
Inguruko kirol klubak
gonbidatuta
Asmoa aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioan lan egiten dituzten Hernani eta inguruko klubak gonbidatzea da, Hernaniko herritarrei bere jardueraren berri emateko, bertan erakustalditxo bat emateko eta beraien eskutik herritarrek kirol hori proba dezaten.
Posta ezberdinak jartzeko asmoa dago ordu erdiro. Klub bakoitza posta batean izango da, bere jarduerarentzat egokitua egongo dena. Bere postan egiten duten jarduera herritarrei azaltzeko eta praktikatzeko aukera emango diete. yy