Hernaniko Errugbi taldeak hamabosteko denboraldia aspaldi amaitu zuen, baina asteburuan poza itzela eman dio elkateari eta baita herria ere. Inor gutxik espero zuen balentria lortu dute eta Valentzian Espainiako Txapeldun irten dira errugbi zazpian. Valencia Rugby Festival 7s sona haundiko txapelketa da, estatu mailako garrantzitsuena, eta hernaniarrek garaipena lortu zuten finalean Ourenseri 22-0 irabazi eta gero.
Garaipen honek gainera beste sari bat ere bazuen. Hernanik datorren urtean Europako Txapelketan jokatu dezake. Pasa den urtean Alcobendasek irabazi zuen txapelketa hau eta orain bi urte Bera Berak.
Hernanik bere multzoan Ourense (7-27), Liceo Francés (21-5) menderatu zituen eta final erdietan Ingenieros Industriales 17-14. Finalean berriz ere galiziarrak aurkitu zituzten. Hernanitik Collado, Elosegi, Esnal, Etxeberria, Oier Garmendia, Leonet, Mijangos, Galdeano, Pelaz, Mikel Perez, Imaz eta Bidegarayk jokatu zuten txapelketa.